Okhtyrkako gudua
Okhtyrkako gudua | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Data | 2022ko otsailak 24 – martxoak 26 | ||
Lekua | Okhtyrka, Sumy Oblasta (Ukraina) | ||
Koordenatuak | 50°18′26″N 34°54′05″E / 50.3072°N 34.9014°E | ||
Egoera | Ukrainak irabazi[1] | ||
Gudulariak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
| |||
100 zibil hil[4] |
Okhtyrkako gudua 2022ko otsailaren 24an hasi zen borroka militarra da, Errusia eta Ukrainaren arteko mugatik gertu dagoen Okhtyrka hirian gertatutakoa; zehazki, Errusiak 2022an Ukraina inbaditu zuenean, Ukraina ekialdearen erasoaldiaren zati gisa. Borrokak hiriaren kanpoaldean hasi ziren indar errusiarrak hura okupatzen saiatu zirenean. Hasierako aurrerapena ezeztatua izan zen Ukrainako Indar Armatuen kontraeraso batean eta, ondorioz, hiria artilleriako suz erasotua izan zen.
Errusiarren gudu hau zehazki gogor kritikatua izan da; bai biktima zibilen kopuru handiarengatik bai gerra-krimenak izan daitezkeen barreiatze-bonben eta arma termobarikoen erabilerarengatik.
Gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otsailaren 24an, indar errusiarrak Sumy Oblasten sartu ziren, Sumy, Shostka eta Okhtyrka hirietatik gertu. Borrokak goizeko 07:30etan hasi ziren hiriaren kanpoaldean, Velika Pisarivka-rako bidean.[5] Halere, errusiar indarrek ezin izan zuten hiria okupatu eta biharamunean alde egin zuten, tankeak eta ekipoak bertan utzita.[6]
Otsailaren 25ean, BM-27 Uragan baten misilek haur-eskola bat jo zuten Okhtyrkan,[7] non ume bat eta bi heldu hil zituzten. Dirudienez, misilak barreiatze-bonbak ziren –Amnesty Internationalen arabera, gerra-krimena izan daitekeena–.[8] Halaber, jakinarazi zutenez, Errusiako indarrek autobus zibil baten aurka tiro egin zuten ere Okhtyrkatik gertu.[9][10][11] Dmitro Zhivitskii-k, Sumyko Oblasteko Gobernadoreak, hirian beste hiru zibil ere hil zirela adierazi zuen.[12]
Otsailaren 26an, Danimarkako bi kazetari zauritu ziren indar ezezagunek beren autoa tirokatu zutenean.[13][14]
Otsailaren 27an, Ukrainako indarrek, ustez, Errusiako tankeak suntsitu zituzten, Okhtyrkatik gertu zegoen Trostianets hiria harrapatu nahi zutenean. Hiriko alkateak esan zuenez: "Errusiar [soldadu]ak, ongi etorri infernura! Joan zaitezte pikutara! (...) Irabaziko dugu!".[15] Gobernadorearen arabera, egune hartako borroketan soldadu errusiar zein zibil ukrainarrak hil ziren.
Otsailaren 28an, Errusiako indarrek petrolio-biltegi bat bonbardatu eta suntsitu zuten Okhtyrkan.[16] Era berean, 70 soldadu ukrainar baino gehiago hil ziren Okhtyrkako base militar batetan bonba termobariko errusiar batek jo zuenean, tokiko agintariek jakinarazi zutenez.[17] Martxoaren 3an, Oblasteko Gobernadoreak adierazi zuen Errusiako aire-eraso batek hiriko elektrizitate- eta berokuntza-hornidura eten zuela.[18]
Martxoaren 10ean, Zhivitskik adierazi zuen "Errusiako hegazkinek bizitegi-guneak bonbardatu zituztela berriro goizaldeko 00:30ak aldera", bai eta adierazi ere Okhtyrka "gau eta egunez ari zirela bonbardatzen", hiriko azpiegitura suntsituz, estolderia-sistema eta ur-hornikuntza barne.[19]
Martxoaren 14an, Pavlo Kuzmenko-k, Okhtyrkako alkateak, adierazi zuenez gutxienez hiru zibil hil ziren errusiarren aire-eraso batean.[20]
Martxoaren 26rako, errusiar indarrak hiritik alde egin zuten, apirilaren 6an oraindik ere bonbardaketen ziharduten arren.[1]
Bonba termobarikoen erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otsailaren 28an, Oksana Markarova-k, Ukrainak Estatu Batuetan duen enbaxadoreak, adierazi zuen indar errusiarrek bonba termobariko bat –huts-bonba modura ere ezaguna– erabili zutela Okhtyrkan.[21][22][23] Human Rights Watchen Errusiak Txetxeniako Bigarren Gerran arma termobarikoak erabiltzeari buruzko 2000. urteko otsaileko txosten baten arabera, nazioarteko zuzenbide humanitarioak arma termobarikoak debekatzen ez dituen arren, haien efektu-eremu zabalaren ondorioz, arma horiek kontu handiz ibili behar direla biztanle-zentroetatik hurbil erabiltzen direnean.[24]
Markarovak baieztatu zuenez, arma termobariko horien erabilerak Genevako Konbentzioak urratzen zituen.[23][25][26] Etxe Zuriko Prentsa-Idazkari den Jennifer Psaki-k adierazi zuenez, bonba termnobarikoen erabilerari buruzko informazioa ikusi zituen, baina, adierazi zuenez, ezin izan zuela baieztatu Errusiak arma horiek erabili zituenik; halere, "[bonben erabilera] egia balitz, gerra-krimena izan liteke[ela]", esan zuen prentsaurreko batean.[21] Edozein kasutan, erasoak Ukrainako base militar bat suntsitu eta 70 soldadu hil zituen.[27]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ukraineraz) «Між похоронами, бомбами й весіллями. Як виживає місто-герой Охтирка» Українська правда (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
- ↑ https://www.washingtontimes.com/news/2022/feb/28/ukrainian-soldiers-killed-after-russian-artillery-/
- ↑ http://dancor.sumy.ua/news/newsline/410054
- ↑ https://www.theguardian.com/world/2022/mar/19/after-the-victory-ruined-city-of-okhtyrka-clings-to-hope-of-brighter-future
- ↑ (Ukraineraz) «Ведеться бій в Охтирці, можливий артобстріл – Живицький» Радіо Свобода (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ «В Охтирці російські окупанти покидали БТРи та розбіглися — Геращенко» web.archive.org 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ (Ukraineraz) Zaxid.net. «В Охтирці росіяни обстріляли дитячий садок та сховище з людьми» ZAXID.NET (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ «Ukraine war: Putin accused of using ‘cluster bombs’ that killed child and two adults hiding in pre-school | The Independent» web.archive.org 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ (Ingelesez) «Enemy tanks shell bus with civilians in Sumy region» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ «Суспільне Суми» Telegram (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ (Ingelesez) «In the Sumy region, invaders shot bus with civilian people, didn’t allow ambulance to pass» Ukrayinska Pravda (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ (Ingelesez) «Russian shelling in Ukraine's Okhtyrka kills 6, including 7-year-old girl» India Today (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ (Ingelesez) «2 Danish Journalists Shot In Ukraine: 'We Are Lucky To Be Alive'» HuffPost 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ (Ingelesez) Staff, WhoWhatWhy. (2022-02-27). «Journalists Contributing to WhoWhatWhy Shot in Ukraine» WhoWhatWhy (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ (Errusieraz) «"Ласкаво просимо в пекло": у Тростянці знищили російську військову техніку» Контракты.UA (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ (Ingelesez) «Prohibited bombs dropped on Okhtyrka, oil depot on fire» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ (Ingelesez) «Huge armoured column nears Kyiv as ‘barbaric’ missile strikes continue» the Guardian 2022-03-01 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ (Ingelesez) «Russian Forces Take Control of Europe's Biggest Nuclear Plant After Shelling It» Time (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ (Ingelesez) «Okhtyrka town being bombed day and night» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
- ↑ (Ingelesez) «Russians bomb Okhtyrka residential neighbourhood: three killed» Ukrayinska Pravda (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
- ↑ a b (Ingelesez) Zengerle, Patricia. (2022-03-01). «Ukraine, rights groups say Russia used cluster & vacuum bombs» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ [https://twitter.com/kyivindependent/status/1498282971412979713 «⚡️Oil depot burns after artillery shelling in Okhtyrka, Sumy Oblast. Mayor Pavlo Kuzmenko reported that Russian occupiers dropped a vacuum bomb. This type of weapon is known as the most deadly non-nuclear bomb, producing high-temperature explosions.»] Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ a b (Ingelesez) «Ukraine's ambassador to U.S. says Russia used a vacuum bomb on Monday» National Post 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ (Ingelesez) «Chechnya Conflict: Use of Vacuum Bombs by Russian Forces» Human Rights Watch 2000-02-01 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ (Ingelesez) «Ukraine hit by fresh shelling, Russia faces war crimes probe» NBC News (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ (Ingelesez) «70 Ukrainian servicemen killed by Russian shelling of military base» The Jerusalem Post | JPost.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ (Ingelesez) «Russia used powerful vacuum bomb on Ukraine, envoy says» POLITICO 2022-03-01 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).